2010-09-28

SUN TUNNELS

Proiektu edo interbentzio hau aukeratu dut, erakusketako guztien artetik gehien inpresionatu ninduena delako. Paisaia oso gogor batean, interbentzio soil bezain gogorra dela deritzot. Utah-ko desertuaren erdian, kilometro eta kilometroetan ezer ikusten ez den leku batean, hormigoizko lau tunel handi ezartzen ditu Nancy Holt-ek. Solstizioko egunetan eguzkiaren egunsenti eta ilunabarrekin alineaturik jarriak daude, eta tunelean eginiko zuloen bidez, "Dragón, Perseo, Paloma y Capricornio" konstelazioen irudiak bilatzen ditu gainera.
Nire iritziz, horrelako handitasuna duen espazioan interbentzio txiki honek duen indarra izugarria da, eta erakusketan azaltzen zen bidioa are gehiago gustatu zitzaidan, eguzkiaren ibilbide osoa faseka grabatuz etab.

Ondoren, youtubeko bidio bat uzten dizuet Andy eta Lance Olsenen eskutik:
http://www.youtube.com/watch?v=TxJ9vs7kHQE

No hay comentarios:

Publicar un comentario