Urtez urte, proiektuen ikasgaian makina bat lan eginak gara. Urtez urte gehiago esango nuke nik, eta gure lanbidea izango denean gozatzeko aukerak murriztuaz, ordu, egun eta gau amaigabeak paseaz. Azken batean, monotonian murgilduaz, lanaren zurrunbiloan sartuta, begirada altzatzeko betarik hartu gabe.
Zurrumurruak zurrumurru ordea, gure espektatibak finkatzerakoan, zurrumurruz beteriko gure ikastetxe honetako beste zurrumurru batekin kutsaturik hasi nahiz lerro hauek idazten. Zurrumurruez kutsaturik, baina esperantzaz beterik. "Aprobetxatu aurten, horrelako urterik ez baituzue izango proiektosen" esaten digute. Guztiek diote gauza bera irribarre txiki batekin, eta nik ere irribarre horren jabe izan nahi nuke.
Monotoniatik urruntzen den urte berri bati ekiteko gogotsu nago aurtengoan. Hori posible delakoan amaiera eman nahi diet lerro hauei...
Nire espektatibak zapuzteko asmorik duenik, ez dadila azaldu ditxosozko adreilu hauen artera sar
No hay comentarios:
Publicar un comentario