2011-04-18

Montolan dorretxea

Ostegunean, Montolan dorretxean izan ginen, kanpoko fatxadaren neurri orokorrak hartzen. Izan ere, gure garagardoaren zentrua izango da Montolan dorretxea, birgaitze baten ondoren.



Behe eta lehen solairuen krokisak


Bigarren eta hirugarren solairuen krokisak

Fatxaden krokisak

Fatxaden krokisak


Orokorrean, dorretxearen neurriak hartzerako orduan sorpresa ugari izan genituen. Espero genuen horma lodiko eraikin bat izango zela, baina ez 2 metroko hormatzarrak neurtzerik tokatuko zitzaigunik. Horretaz gain, goiko solairuetara eramaten gaituzten eskilarak, hormaren barnetik eraikiak daude. Honen bidez, kalkulatu dugu eta eraikitako azaleraren heren bat soilik da erabilgarria behe oinean, izan ere 149 m2 ditu planta osoak eta barneko espazioak 56 m2 soilik.

2011-03-14

Ereñoko harrobia, laua ala mendia?

Leku honetan lehen urratsak eman nituenean, kontastearen ideiak hartu zuen indarra nire pentsamenduan. Horrelako mendi batean, eremu lau horiekin aurkitzea, bertikaltasun eta horizontaltasun horrek sorturiko kontrasteak...
Gizakion eskuhartzeak, askotan dakar kontrasterik naturarekin, ez du zertan txarra edo hona izan behar, soilik kontrastea da. Kontraste guzti horien irudiko, adibide esanguratsu batzuk etorri zitzaizkidan burura.






Nire aktuazioa honenbestez, kontraesanetik sortua izango zen, kontraesanezko leku baterako. Gizakiaren lerro zuzenak, naturaren forma organikoak ezabatu zituen. Nik lerro zuzenak ezabatuko ditut gizakiaren forma "organiko"en bidez. 



Ideia gisa, dunek marrazten dituzten orografiak edo gizakiak, berauek imitatuz eginiko aktuazioak hartu ditut. Horrela, sorturiko eremuak, artifizialtasunaz kuriositatea suposatuz bisitarien bertaratzea bilatuko luke, eta bisitariei aukera ezberdinak eskaini, orografia imitazio horren bidez.


Errepresentaziorako orduan, orografia oinarri duen lan bat izanik, maketaren aukera da egokiena. Maketa gauzatzerakoan, eta artifizialtasun hori lortzeko, nik sorturiko orografia guztia lur gorri batez gauzatzea erabaki dut. Maketa egiterakoan beraz, harrobiko bertako lur gorria erabili dut.