Ostegunean, Montolan dorretxean izan ginen, kanpoko fatxadaren neurri orokorrak hartzen. Izan ere, gure garagardoaren zentrua izango da Montolan dorretxea, birgaitze baten ondoren.
Behe eta lehen solairuen krokisak
Bigarren eta hirugarren solairuen krokisak
Fatxaden krokisak
Fatxaden krokisak
Orokorrean, dorretxearen neurriak hartzerako orduan sorpresa ugari izan genituen. Espero genuen horma lodiko eraikin bat izango zela, baina ez 2 metroko hormatzarrak neurtzerik tokatuko zitzaigunik. Horretaz gain, goiko solairuetara eramaten gaituzten eskilarak, hormaren barnetik eraikiak daude. Honen bidez, kalkulatu dugu eta eraikitako azaleraren heren bat soilik da erabilgarria behe oinean, izan ere 149 m2 ditu planta osoak eta barneko espazioak 56 m2 soilik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario