Leku honetan lehen urratsak eman nituenean, kontastearen ideiak hartu zuen indarra nire pentsamenduan. Horrelako mendi batean, eremu lau horiekin aurkitzea, bertikaltasun eta horizontaltasun horrek sorturiko kontrasteak...
Gizakion eskuhartzeak, askotan dakar kontrasterik naturarekin, ez du zertan txarra edo hona izan behar, soilik kontrastea da. Kontraste guzti horien irudiko, adibide esanguratsu batzuk etorri zitzaizkidan burura.
Nire aktuazioa honenbestez, kontraesanetik sortua izango zen, kontraesanezko leku baterako. Gizakiaren lerro zuzenak, naturaren forma organikoak ezabatu zituen. Nik lerro zuzenak ezabatuko ditut gizakiaren forma "organiko"en bidez.
Ideia gisa, dunek marrazten dituzten orografiak edo gizakiak, berauek imitatuz eginiko aktuazioak hartu ditut. Horrela, sorturiko eremuak, artifizialtasunaz kuriositatea suposatuz bisitarien bertaratzea bilatuko luke, eta bisitariei aukera ezberdinak eskaini, orografia imitazio horren bidez.
Errepresentaziorako orduan, orografia oinarri duen lan bat izanik, maketaren aukera da egokiena. Maketa gauzatzerakoan, eta artifizialtasun hori lortzeko, nik sorturiko orografia guztia lur gorri batez gauzatzea erabaki dut. Maketa egiterakoan beraz, harrobiko bertako lur gorria erabili dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario